“Txistu online” web orria, txistua eta danbolina jotzen ikasten hasteko ikus-entzunezko materiala da.
Proiektua Musika Eskoletara, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzara bideratuta dago baita erabilera pertsonalerako ere. Interaktiboak diren hogeita hamasei musika piezei (kantak, dantzak eta musika instrumentala) dagozkien bideoz osatuta dago: Instrumentu guztiekin, lehen planoekin eta txistuak isiltzeko aukera nola abiadura moteltzeko/azkartzeko aukera ere dutenak.
Beste osagai batzuk ere aurkitu daitezke: tutoretza-bideoak, gida didaktikoa (10 unitate didaktiko), partiturak eta, pieza bakoitzari buruzko informazioa (jatorria, generoa eta beste ezaugarri hainbat), erreferentzia bibliografikoak, diskografia, interneterako loturak (bideoak eta audioak).
GOZATU