Aviso legal

Nor garen

“EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEA” gara, kultur elkartea,  “Txistulari” aldizkaria, txistulari.eus zein www.txistuonline.eus web orrien argitaratzailea. EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAren (IFK: G20161642) helbidea honakoa da: Pablo Iglesias 10, 1.C 20100 Erreteria (Gipuzkoa). Harremanetarako: txistulari@txistulari.eus

Legezko oharra

  1. txistuonline.eus EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk, txistua ikasten hasteko internet bidezko materialak biltzen dituen Webgunea da eta bera eta bere edukiak (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sorkuntzak, sofwareak) EHTE-aren jabetza dira.
  2. Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal, pribaturako edota hezkuntza alorrean erabiltzeko badira soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.
  3. EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk bere webguneetan, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.
  4. Erabilera arauon inguruko interpretazioan eta aplikazioan arazoak edo ulertu ezinak sor litezkeenez, EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk eta erabiltzaileak egoki deritzote Donostiako Epaile eta Tribunalen eskumenera jotzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.

Pribatutasun politika 

  1. Atarikoa

    Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (bai modu orokorrean, bai nabigazioa, segmentazioa edo profilen arabera pertsonalizatua) eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserbatuta izan daitezke, berarekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.
    Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua burutzea eta Tratamenduaren Erantzulearen legezko interesa dira.
    EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
    Erabiltzaileak informazio komertziala jaso nahi ez badu tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako eskaera idatzia bidali beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari “Interesdunen eskubideak” atalean azaltzen den moduan.
    Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea guzti honen jakitun dagoela eta Pribatutasun Politika honetan adierazitakoa onartu egiten duela.

  2. Datu pertsonalak biltzea

    Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, noizbait, web orria erabiltzeko datu pertsonalak eskatuz gero, erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, datu horien helburua zein den eta zein datu ematea derrigorrezkoa den adierazita egongo da. EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean (noizbait eskatzen bazaio) eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak izango ez balira, EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk zerbitzua ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatu.Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

  3. Interesdunen eskubideak

    EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARETEAri: Pablo Igleisas 10-1.C, 20100 Errenteria (Gipuzkoa), 943 52 86 13 edo, bestela, txistulari@txistulari.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake.Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

  4. Segurtasun Neurriak

    EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk, datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza-jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAren erantzukizunpekoak.

  5. Trafiko datuak

    Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzi maila), bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.Aipatutako helburua lortzeko, EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAri egokiak iruditzen zaizkion software desberdinak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu web gune hau neurtzeko eta aztertzeko.

  6. Indarraldia

    EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, EUSKAL HERRIKO TXISTULARI ELKARTEAk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

Cookie Politika

  • Zer da cookie bat?

Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategi bat da, berriz konektatzen denean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute, eta abantaila asko ekartzen dituzte; esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo webgunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak webgunea uztean urratzen dira; cookie iraunkorrak, berriz, ordenagailuan egoten dira data zehatz bat arte.

  • Zein cookie mota erabiltzen ditu web gune honek?

Webgune honek cookie mota desberdinak erabiltzen ditu, jarraian zehazten diren helburu desberdinekin:

Cookie teknikoak: aukera ematen dute webgunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko; esate baterako, datu-trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, eskari baten atal desberdinak gogoratzea, erosketa bat egitea, inskripzio bat egitea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak sare sozialen bidez partekatze eta abar.

Pertsonalizatzeko cookie-ak: aukera ematen dute webgunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko; esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota eta abar.

Analisi cookie-ak: aukera ematen dute webguneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko; horrela, webgunea erabiltzaileen nabigaziora egoki daiteke.

Publizitaterako cookie-ak: aukera ematen dute webguneko publizitate guneak kudeatzeko. Kudeaketa hau burutzeko erabil daitezken irizpideak edukia eta maiztasuna izan daitezke.

  • Nola desaktibatu daitezke cookie-ak?

Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak ordenagailuko nabigatzailearen konfigurazioa alda dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Lagungarri gisa, hemen erakusten dugu nola konfigura daitezkeen cookie-ak nabigatzaile desberdinetan.

Google Chrome: Ezarpena. Aukera aurreratuak. Pribatutasuna. Cookieak.

Internet Explorer: Tresnak. Internet Aukerak. Pribatutasuna. Aurreratua.

Firefox: Lehentasunak. Pribatutasuna.

Safari: Lehentasunak. Pribatutasuna.