9. Unitate didaktikoa: "Country dance"tik "Kontradantza"ra

HELBURUAK

  1. Musika-piezaren doinua
  2. Musika-piezaren erritmo-eskema era konbentzionalean jotzea, gorputz perkusioaz eta Orff perkusio-tresnaz.
  3. Orff perkusio-tresnak erabiliz, pieza hauen partituretan adierazitako eskema erritmikoa interpretatzea: 25 (danbolina + bonbetea), 26 (danbolina+ bonbetea), 28 (triangelua + bonbetea + panderoa), 29 (danbolina) eta 30 (danbolina).
  4. RE4, DO4, SI3, LA3, SOL3, FA3, MI3 eta RE3 notak errepasatzea eta MI4 zein FA4 notak jotzen ikastea (idazkera eta digitazioa poxpolinez).
  5. Bi noten arteko artikulazio-ligatura (gradu bateratuak) eta staccatoa berrikustea.
  6. Ikasitako hizkera musikalaren osagaiak errepasatzea eta honako hau azaltzea:
  7. Country dance generoa ezagutzea baita kontradantzarekin (kontraiantza) duen lotura ere.
  8. Unitate didaktiko honetako sei piezen egitura aztertzea.
  9. Unitate didaktikoko piezen entzunaldi/bideoko musika-tresnak errepasatzea eta ezagutzea/bereiztea.
  10. Landutako musika piezen egileak ezagutzea.
  11. Dantza herrikoien koreografiak ikastea: Luzaideko kontradantza ezpatadantza eta “Mando zaharraine” Baztango mutil-dantza.
  12. Aipatutako piezak poxpolinez interpretatzea, partitura irakurriz eta buruz.
  13. 25, 26 eta 28 pieza musikalen kasuan, piezak bi ahotsetan jotzea poxpolinez.
  14. Aipatutako musika-piezakinterpretatzea poxpolina eta Orff perkusio tresnak batera erabiliz, partitura irakurriz eta buruz.
  15. Banakako interpretazioan nola talde- interpretazioan parte hartzea, interpretazio hauek baloratzea eta gozatzea.

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  1. Talde txikian edo handian, modu koordinatuan, intonazio eta tenpo egokiaz abesten du.
  2. Musika-piezaren erritmo eskema, gorputz- perkusioa eta Orff instrumentariuma erabiliz interpretatzen du.
  3. 25, 26, 28, 29 eta 30 zenbakiko piezen partituretan danbolina, bonbete, triangelu eta panderorako idatzitako erritmo-eskemak zuzen interpretatzen ditu Orff perkusio- tresnak erabiliz.
  4. FA4, MI4, RE4, DO4, SI3, LA3, SOL3, FA3,MI3 eta RE3 notak poxpolinez jotzen ditu, digitazio eta jarrera zuzenak erabiliz eta artikulazio zein arnasketa egokiz.
  5. Bi noten arteko artikulazio ligatua (gradu bateratuak) eta staccatoa era egokian jotzen ditu.
  6. Partitura ondo irakurtzen du, bertan ageri diren ikur guztiak errespetatuz.
  7. Country dance delakoaren generoak ezagutzen ditu eta ondo deskribatzen ditu. Halaber, dantza horrek kontradantzarekin duen lotura ezagutzen du.
  8. Unitate didaktiko honetako sei piezen egitura atzematen du: esaldi musikalak, galdera- erantzuna eskema eta motibo melodiko zein erritmikoak.
  9. Unitate honen bideo eta entzuketetan agertzen diren musika tresnen tinbreak ezagutu eta bereizten ditu.
  10. Unitate honetako piezen egileak ezagutzen ditu.
  11. Unitatean landutako dantzak egoki dantzatzen ditu.
  12. Aipatutako piezak, bai poxpolin hutsez nola dagokion perkusio-tresnarekin batera ondo jotzen ditu, bai partitura irakurriz bai buruz ere eta teknika zuzena erabiliz.
  13. 25, 26 eta 28 zenbakiko piezak bi ahotsetan poxpolinez ondo interpretatzen ditu.
  14. Banakako zein taldeko interpretazioetan gogotsu parte hartzen du.

EDUKIAK

  1. Unitate didaktiko honetako piezen ikuskaldia/entzunaldia.
  2. Ahotsa (arnasketa, artikulazioa eta ahoskera).
  3. Artikulazioa: 2 noten arteko ligatura (gradu bateratuak) eta staccatoa.
  4. Musika-lengoaiaren osagaiak: MI4 eta FA4 notak, accel.
  5. Irakurketa eta analisia: Musika-forma.
  6. Gorputz-perkusioa: oinak, izterrak, txaloak, hatz-kirrizkak.
  7. Soinu zehaztugabeko Orff perkusio-tresnak.
  8. Bideo/entzunaldian agertzen diren musika-tresnak.
  9. Dantza generoak: Country dace eta kontradantza (kontraiantza).
  10. Egileak.
  11. Gorputz-espresioa eta dantza. Dantza tradizionala: kontradantza, ezpata-dantza eta mutil- dantza (Mando zaharraine).
  12. Teknika instrumentala: artikulazio arrunta, diafragma bidezko arnasketa eta gorputza zein txistu/poxpolinaren jarrera egokia.Ligatura eta staccato.
  13. Unitate didaktiko honetako piezak poxpolinez interpretatu.
  14. Poxpolina bi ahotsetan jo.
  15. Piezak poxpolina eta Orff perkusio-tresnak batera erabiliz interpretatu.
  16. Memoria.
  17. Parte-hartze eta ohitura egokiak interpretazioan.

JARDUERA-PROPOSAMENA

Jarduera hauek, unitate didaktiko honetako pieza bakoitzarekin landu ezarri zaien zenbakikuntzari jarraituz:

  1. “Piezei buruzko oharrak” atalean, piezari buruzko informazioa irakurri, proposatutako bideoak eta loturak ikusi. Kontradantzaren (26. pieza, kontraiantza) eta Country dance (27. pieza) definizioei arreta berezia eskaini. Edukia ikaslearen adinera egokitu hala beharrezkoa balitz.
  2. Bideo interaktiboa ikusi eta aditu: hasteko plano orokorra ikuskatu (1 zk. bideoa), ondoren txistuaren lehenengo planoak (2 zk. bideoa), 2. txistua barne 25., 26. eta 28. piezen kasuan eta azkenik, mugitzen den txistuaren (1. eta 2. txistua aipatutako piezen kasuan, 2 zk. bideoa) partiturari jarraitu.
  3. Entzunaldia oinarri hartuta, doinua imitazioz abestu.
  4. Entzunaldia oinarri hartuta, doinua partiturari jarraituz abestu. Era ezberdinetan behin baino gehiagotan errepikatu: denak batera, hasieratik bukaerara, talde txikietan galdera- erantzunaren antzera, musika-formari erreparatuz.
  5. Abesten duten bitartean, doinua, gorputz-perkusioa erabiliz lagundu: hasieran, musika- pieza osoan zehar pultsua markatu daiteke. Gero, erritmo-eskema oinekin, izterrekin, txaloekin edo hatz-kirrizkaz eraman daiteke. Ondoren, nota-irudi bakoitzari soinu jakin bat egokitu eta erritmo-eskema beste modu horretan interpretatu.
  6. Entzuketaren gainean, 25, 26, 28, 29 eta 30 zenbakiko piezetarako soinu zehaztugabeko perkusiorako ezarritako erritmo eskemak landu. Irakasleak erabakitako Orff instrumentua erabili.
  7. Piezaren egitura aztertu honako eskema hau erabiliz:
    • Piezaren egitura osoa zenbat aldiz errepikatzen den adierazi.
    • Egitura osoak zenbat esaldi musikal dituen adierazi, esaldi horietako bakoitzari letra bat ezarriz (a, b, c, …). Berdinak diren esaldiak letra berdina erabiliz adierazi eta letra berdina komatxo batez segituz esaldia aldaketa txikiekin errepikatzen bada. Oro har, esaldi musikal gisa, garrantzi musikal nahikoa duen edo galdera- erantzuna eskemari erantzuten dion zati edo pasartea hartu. Azken kasu horretan, zein den galdera eta zein erantzuna adierazi.
    • Piezan zehar, erritmo, doinu edo erritmo-doinu motiboren bat errepikatzen bada, biribil batez adierazi.
  8. Kontradantza, ezpatadantza eta mutildantza (“Mando zaharraine”) dantzen oinarrizko pausuak ikasi. Horretarako bideo hauen laguntza erabili:
  9. Unitate didaktikoan landu diren musika-tresnen musika entzun eta ikusi.
  10. Musika-piezen egile, garai eta kokapenari buruzko informazioa bildu.
  11. RE3, MI3, FA3, SOL3, LA3, SI3, DO4, RE4, MI4 eta FA4 notak poxpolinez jo: irakasleak proposatutako eta musika-piezakoak ez diren eredu erritmiko ezberdinak jo unitate didaktikoko notak erabiliz. Banakako inprobisazio zuzenduak, galdera-erantzuna modukoak egin unitate didaktikoko notak erabiliz.
  12. Unitate didaktikoko musika-piezak poxpolinez interpretatu.
  13. 25, 26 eta 28 zenbakiko piezak pospolinez bi ahotsetan taldeka jo.
  14. Bi talde osatu eta partiturak poxpolinez eta Orff instrumentariuma erabiliz jo. Talde batek atal melodikoa jotzen duen bitartean, besteak erritmoaren arloa interpretatzen du.
  15. Musika piezak denak batera jo, partiturarekin eta buruz. Fa tonuko poxpolinen kasuan, bideoa erabiliz . Do tonuko poxpolinekin aldiz, audioak erabiliko dira.

JARDUERA OSAGARRIAK

  • Unitate didaktikoko piezak modu errealean interpretatu. Horretarako, “Partiturak” atalean ageri diren “pdf” eta “xml” formatuko partiturak erabili (beste instrumentuetara egokitu nahi badira).
  • Pipe and tabor ingelesari buruzko ikerketa egin: